Kulturako ardatz estrategikoen aurkezpena egingo dute datorren asteazkenean

Errenteriako Plan Estrategiko orokorretik abiatuta, Kulturarako ere Plan Estrategikoa garatu nahi du Udalak. Barne mailako lehendabiziko hausnarketak eginak daude dagoeneko eta horiek herritarrekin konpartitu nahi dituzte.

Horretarako bilera deitu dute, datorren asteazkenean, hilak 22, arratsaldeko 19:00etan, Merkatuzarren. Bertara, kultur eragileez gain, herriko gainontzeko eragileak gonbidatu nahi dituzte baina baita interesa izan dezaketen herritar norbanakoak ere.

Besteak beste, Lekuonarako onartu berri den proiektu arkitektonikoa aurkeztuko dute, herritarrekin batera eraikinari edukia emango dion proiektua abian jartzeko asmoarekin.