Abau-Errenteria zeharkaldiaren 9. etapa egingo du Urdaburuk larunbatean

Kirola 2017-12-12 | 0

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Abau-Errenteria zeharkaldiaren 9.etapa antolatu du abenduaren 16erako, larunbaterako. Ibilaldia Igantziko Berrizaun auzotik Oiartzungo Kauso leporaino izango da eta bidean Igantziko herritik eta Unanua eta Bianditzeko gailurretatik pasako da. Zeharkaldia, denera, 5,30 ordukoa izango da. Irteera 07:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenek Urdaburu elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:30etik 21:30era, edo 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu beretan.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna