Udaletxera sartzeko atea Andra Mari kalera aldatuko dute, behin behinekoz

ZU! Zure Udala zerbitzua hartuko duen gunearen egokitzapen lanek aurrera darraite. Hori dela eta, hainbat aldaketa gertatuko dira datorren astetik aurrera udaletxera sartzeko guneari eta ohiko arreta emateko guneari dagokionez.

Hain zuzen ere, udaletxean edozein izapide egiteko sarrera, behin behinekoz aldatuko da. Astelehenetik, urtarrilaren 15etik aurrera, publiko orokorrarentzako sarbidea Andra Mari kaleko atea izango da.

ZU! zerbitzuaren arreta gunea hartzeko udaletxea egokitzeko lanek beste hiru bat aste irautea espero dute lanen arduradunek, eta hori izango da Andra Mari kaleko sarbidea erabili beharko den denbora, gerora sarrera ohiko gunean berrezarriko delako. Lanak bukatu, eta ZU! Zure Udala zerbitzua, leihatila bakarreko zerbitzua, abian jarriko dute.