Asteburuan hiru txirrindularitza proba izango dira Errenterian eta trafikoan aldaketak eragingo dituzte

Asteburu honetan hiru txirrindularitza proba jokatuko dira herrian: Errenteriako V. Txirrindularitza Saria (infantil eta alebin kategorietan); Gazte Mailako Errenteria Hiriko XXXIV. Txirrindularitza Saria, eta 2018ko Euskadiko MTB XCO Openaren lehendabiziko lasterketa. Proba horietako bat larunbatean izango da eta beste bi igandean. Horien ondorioz trafikoan eta zirkulazioan aldaketa ugari izango dira. Laguntasuna Txirrindularitza Elkarteak eta OTXEk udaleko Kiroletako azpisailarekin elkarlanean antolatu dituzte proba hauek. Probei buruzko informazio zehatza a eta trafikoan eragingo dituzten aldaketak ikus daitezke segidan:

Errenteriako V. Txirrindularitza Saria, infantil eta alebin kategorietan

Martxoaren 3an, larunbatean, Errenterian burutuko da Laguntasuna Txirrindularitza Elkarteak Errenteriako Udaleko Kiroletako azpisailarekin elkarlanean antolatzen duen Errenteriako V. Txirrindularitza Saria, infantil eta alebin kategorietan. Proba 16:30etik aurrera burutuko da eta ordubeteko iraupena izango du. Nafarroan hiribidean du ibilbidea, Gabierrotako eta Iztietako biribilguneen artean, azken horretara iritsi gabe.

Gazte Mailako Errenteria Hiriko XXXIV. Txirrindularitza Saria

Martxoaren 4an, igandean, Errenterian burutuko da Laguntasuna Txirrindularitza Elkarteak Errenteriako Udaleko Kiroletako azpisailarekin elkarlanean antolatzen duen Gazte Mailako Errenteriako Hiria XXXIV. Txirrindularitza Saria. Proba 16:30etik aurrera burutuko da.

Irteera eta Helmuga Nafarroako Etorbidean izango da, Matxaingo biribilgunearen parean. Lasterketak 77 kilometroko zirkuitua izango du gutxi gorabehera, Errenteriatik hurbil dauden errepideetan zehar, Gaintxurizketako Gainera hirutan igotzea barne.

Tropelaren irteera eta helmuga (18:25ean gutxi gorabehera) Errenterian izango dira, eta, horrez gain, tropela Iztietatik eta Nafarroako Etorbidetik igaroko da hiru aldiz, 17:00etan, 17:30ean eta 18:00etan.

Luxuzko parte-hartzea espero dute antolatzaileek, aurten jubenil mailako denboraldian parte hartuko duten talde eta txirrindulari onenak izango baitira, eta horien artean, zalantzarik gabe, Errenteriako Laguntasuna Txirrindularitza Elkartea izango da. Talde errenteriar honetako txirrindulariek lasterketa ona egitea eta ohorezko postuak lortzea espero dute. Probaren amaieran irabazleei garaikurrak emango dizkiete.

Open Euskadi MTB 2018

Euskadiko MTB XCO Openak 2018an hamar lasterketa izango ditu martxotik iraila bitarte. Honela sendotuago bihurtu da Euskadi Txirrindularitza Federazioak, lurraldeetako Federazioek eta Klubek antolatutako zirkuitu klasiko hau. Aurten ere bere ezaugarri nagusiek bere hortan jarraituko dute, izen emateak doan izango dira eta konpetizio giro aparta sortu ohi den lasterketak ikusiko dira.

Euskadiko MTB XCO Opena, datorren igandean, martxoaren 4an hasiko da Errenteriako San Marko gotorlekuan 11:00etan, OTXE Kirol Klubak antolatuta, Errenteriako Udaleko Kiroletako azpisailaren laguntzarekin. Ohikoa den modura, kategoria guztiek ordu berdinean izango dute irteera, 2 minutuko aldearekin. Zirkuituari kategoria bakoitzak zenbait itzuli emango dizkio:

  • Elitea Sub-23: 5 itzuli
  • Emakumezkoak-Junior-Master40: 3 itzuli
  • Master 30: 4 itzuli
  • Kadeteak: 2 itzuli

10:15ean izango dute irteera alebin eta infantilek, 10 eta 14 urte bitarteko haurrek. Lizentzia eduki edo ez egunean bertan izen emateko aukera izango dute eta eguneko asegurua egingo zaie ez federatuei. Helburua txikienek mendiko bizikletarekin lehen kontaktua edukitzea da eta horretarako neurrira eginiko ibilbide bat izango dute.

Trafikoan eta zirkulazioan aldaketak

Martxoaren 3 eta 4an jokatuko diren hiru txirrindularitza lasterketak direla eta, Udaltzaingoak trafikoaren inguruan hurrengo neurriak ezarriko ditu:

TRAFIKO-MOZKETAK

  • Martxoak 3, larunbata
    • Mota: erabateko mozketa
    • Iraupena: 16:00 – 17:15
    • Mozketa: Nafarroa hiribidea (Galizia – Santa Klara – Gabierrota glorieten tartea). Galiziako glorieta trafikoari irekita egongo da.
  • Martxoak 4, igandea
    • Mota: erabateko mozketa (parte-hartzaileak eta bertakoak izan ezik)
    • Iraupena: 10:30 – 13:30
    • Mozketa: San Marcos gunea. Sartzeko debekua Beraun eta Zamalbideko sarbideetik hasiko da.
  • Martxoak 4, igandea
    • Mota: aldizkako mozketak (5 bira)
    • Iraupena: 16:00 – 18:45
    • Mozketa: Gaztela-Mantxa, Lezoko pasabidea, Nafarroa hiribidea (Galizia – Santa Klara – Gabierrota – Lartzabal glorieten tartea).

LEKU ERRESERBAK

Ondoren zehazten diren lekuetan aparkatutako ibilgailuen jabeek, ondoan deskribatzen diren data eta ordutegietan, handik erretiratu beharko dituzte:

  • Nafarroa hiribidea (Zumardia –Santa Klara glorieta)
    • Martxoak 3, larunbata, 13:00 – 18:00
    • Martxoak 4, igandea, 13:00 – 19:00
  • San Markos Gotorlekuko aparkalekua eta Txoritokietaren bidegurutzeko zelaigunea.
    • Martxoak 4, igandea, 07:00 – 13:30

ZIRKULAZIOAREN GAINEKO NEURRIAK

Erdigunera mugituko diren gidariei gomendatzen zaie, lehen aipatutako mozketek dirauten bitartean, uko egin diezaiotela erdigunetik gidatzeari eta bere ordez ordezko bideak erabili ditzatela gomendatzen zaie, adibidez N-1 (sahiesbidea) auzoetara sartzeko erabiliz.

Ibilgailueen erabiltzaileek, kontutan hartu behar izango dute trafiko-mozketek dirauten bitartean:

  • Ezin izango dela sartu ala atera Gabierrotako auzotik. Hori dela eta, auzotarrei gomendatzen zaie, bere ibilgailuak mozketa orduetan erabili nahi izatekotan, auzotik kanpo aparkatu ditzatela. Larrialdietarako sarrera/irteera bat egokituko da Gabierrotako Pasealekuan, Zubia tabernaren parean.
  • Ezin izango dira erretiratu aparkatutako ibilgailuak, trafikoa berrireki arte (Nafarroa hiribideko 19an eta 27an kokaturiko aparkalekuak barne).

Egokitutako aparkalekuak

Arramendi parkeko zabalgunea (Lousada kalea) eta Fanderiako tenis-pista aparkaleku gisa egokituko dira. Baimendutako ordutegia, martxoaren 3ko 14:00etatik (larunbata), martxoaren 4ko 20:00etara (igandea).

Garraio publikoa

Mozketak irauten duten bitartean, Zumardian, Gabierrotan eta Lartzabalen dauden geltokiak Diputazio plazara aldatuko dira.