AFAGI elkartearen aldeko elkartasun kontzertua eskainiko du Garrintzi abesbatzak larunbatean

Errenteriako Garrintzi abesbatzak elkartasun kontzertua eskainiko du larunbatean, martxoaren 10ean, Iztietako San Jose Langilearen parrokian. AFAGI elkartearen aldeko kontzertua izango da, Gipuzkoako Alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen senitartekoen eta lagunen elkartearen aldekoa.

Arratsaldeko 20:00etan izango da. Ez da sarrerarik ordaindu beharko, baina herritarrek borondatez egiten duten ekarpena AFAGIrentzat izango da.

Navidad Criolla lana eskainiko dute Carlos Alberto Irigaray-rena, kristau Gabonen kontakizuna narrazioa eta musika nahastuz. Egitarauan ikus daitezke interpretatuko dituzten piezak. Instrumentuentzako moldaketa Alberto Santosek egin du. Zuzendari lanetan Josetxo Oliveri ariko da.