Auzo Batzarra Fanderia auzoan burutuko da gaur

Galtzaraborda eta Zamalbiden Auzo Batzarra ospatu eta gero, gaur arratsaldean Fanderian burutuko da.

Batzar ireki hauetan azken bi urteetan egindakoaren kontu ematen da eta auzotarrek egiteko dituzten proposamen eta ekarpenak jasotzen dira.

Hitzordua gaur izango da, asteazkena, 19:30ean, Fanderiako Auzo Elkartean.