Bi emakume erailak Gasteizen

Gasteizen bi emakume hil zituzten ostiralean. Gertakari larri hori dela-eta, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen mahaiak bat egingo dute Oarsoaldeko Mugimendu Feministek gaurko, apirilak 23, astelehena, egin dituzten deialdiekin:

Errenteria: 19:30ean Niessen merkataritza-gunean.

Oiartzun: 19:30ean Herriko plazan.

Pasaia: 20:00etan Antxoko Gure Zumardian.

Gertakari hori dela-eta, jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dute emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dutela. Horrelako gertaerak ez dituzte gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrak lanean jarraituko dute, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Era berean, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak familiari haien elkartasunik beroena adierazi nahi diote.

Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!