Errenteriako auzoetako emakume elkarteetan kurtsoan zehar egindako lanak, erakusketa batean ikusgai

Errenteriako auzoetako emakume elkarteek, Errenteriako Udalarekin batera, 2017-2018 ikasturtean zehar egin dituzten lanen erakusketa antolatu dute, Emakumeok martxan, ahalduntzerako bidean lelorarekin, maiatzaren 21etik 25era, 17:00etatik-20:00etara.

Datozenak, ikasturtean zehar egin dutena jendarteratzeko egunak izango dira, hilabeteetan zehar jabetutakoa eta ikasitakoa ezagutzera emateko egunak. Era berean, Eraldaketa Feministarako Eskolan landutakoa ere bere lekua izango du egun hauetan panel ezberdinen bidez.

Errenteriako herritar guztiei eta bereziki emakumeei zabalik dagoen programa da, ekintza guztiak Merkatuzarren egingo dituzte.

ERAKUSKETA

Noiz: Maiatzaren 21tik 25era, 17:00etatik 20:00etara

Non: Merkatuzarren

EKINTZAK

21 Astelehena

17:00 Eho-ziri lanak

22 Asteartea

18:30 Olio pintura

23 Asteazkena

17:00 Patchwork

18:30 Euskal Dantzak

24 Osteguna

17:00 Mahai-jokoak

25 Ostirala

18:30-20:00 Areto dantzak

1200 emakume inguru biltzen dira Errenteriako hainbat auzotan dauden 11 emakume elkarteek.