Zabalik da ‘Hazilan’ programaren zortzigarren edizioan parte hartzeko izen-ematea

Gazteria | Hezkuntza | Oarsoaldea 2018-08-08 | 0

Aurreko edizioetan izandako arrakasta dela eta, Oarsoaldea Garapen Agentziak egitasmoa abian jarriko du berriz ere eskualdean, goi mailako formakuntza duten pertsonei lan egoera hobetzen laguntzeko.

Pertsona bakoitza berezia eta ezberdina egiten duena bilatzen eta sustatzen laguntzen du Hazilan egitasmoak. Horretarako, gaitasun pertsonal eta profesionalerako 80 ordutako hasierako ikastaro bat eta ondoren, norbere profil profesinalarekin lotura duten enpresatan aldi baterako praktikak egiteko aukera eskaintzen du.

Dagoeneko 116 pertsonek hartu dute parte Hazilan egitasmoan eta horien lan munduratze indizea %85etik gorakoa da, balorazioa oso ona delarik. Lan bilaketarako beharrezkoa den jarrera aldaketa ematen lagundu die egitasmo honek, baita motibazioa eta segurtasuna areagotzen ere.

Izena emateko baldintzak eta epea

Aurreko edizioetan bezalaxe, Hazilan programan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: 20 eta 44 urte bitartekoa izatea, goi mailako formakuntza (FPII) eta/edo unibertsitateko titulua edukitzea eta langabezian egotea edo lanaldi partzialeko kontratua izatea.

Izena emateko epea irailaren 8a arte dago zabalik. Interesatuak dauden pertsonei elkarrizketa pertsonala egingo zaie profila, interesak eta egitasmorako egokitasuna baloratzeko.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 943 510 200 telefonora edo olibet@oarsoaldea.eus emailera idatzi.

Hona hemen aurreko edizioetako bateko parte-hartzaile bati egindako elkarrizketa.

No comments yet.

Utzi erantzuna