Ondasun kulturalak sortu, zaindu eta transmititzeko garaian emakumearen eginkizuna ikusaraziko duten jarduera ugari antolatu dituzte

Gipuzkoako 31 udalerrik hartuko dute parte Ondarearen Europako Jardunaldien hirugarren edizioan. Jardunaldiok Europako Kontseiluak sustatzen ditu Europar Batasunarekin elkarlanean.

Erakunde ugariren partaidetza dute, besteak beste Errenteriako Udala eta Jantziaren Zentroa, baita jarduera anitzak ere, eta ondare kulturalari buruzko sentsibilizazioan sakondu nahi dute.

“Ondarea: Emakumeen emaria” da aurtengo ediziorako aukeratutako ardatz tematikoa. Emakumearen eginkizuna ikusaraztea dute helburu, ondasun kulturalak sortu, zaindu eta transmititzeko garaian, beste alderdi askotan bezala, industria, moda eta abar kasu, ezkutatuta edo kontuan hartu gabe utzi baitira.

Ekimen hauetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

Errenterian jarduera hauek programatu dira:

1.- Emakumea modaren tiraniaren menpe. Bisita gidatua

Jantziaren Zentroak antolatutako bi bisitetan XVIII-XX mendeen artean kortseak eta armazoiak erabiltzeak emakumeen osasunean eta eguneroko bizitzan eragiten zituen arazoen inguruko informazioa emango da. Jantzi horien kopiak eta “Jantzien bilakaera” aretoko jantzi orijinalak egongo dira ikusgai.

– Irailak 27, 19:00etan, euskaraz

– Urriak 4, 19:00etan, gaztelaniaz

Izen-emateak: 600 081 906 telef.zk. edo jantziarenzentroa@errenteria.eus

Elkargunea: Jantziaren Zentroa (Kapitain Etxea).

2.- Emakumeak Manchester Txikian. Pista-jokoa

5-12 urteko haurrak dituzten familiei zuzendutako ekimena. Era entretenigarrian Errenterian izan ziren industria nagusiak ezagutuko dituzte. Emakumeek Errenteriako industrializazioan izan zuen rola (lan-baldintzak, burutzen zituzten lanak, soldaten arteko aldea eta abar) landuko da bereziki.

– Urriak 6, 10:30etik 11:30era, euskaraz. Euskaraz ongi ez dakiten familiei material lagungarria emango zaie.

– Urriak 7, 10:30etik 11:30era, euskaraz.

Izen-emateak: 943 494 521 telef. zk. edo turismoa@oarsoaldea.eus

Elkargunea: Zumardiko kioskoa.

3.- Emakumeak Manchester Txikian. Bisita gidatua

Bisita honetan industralizazioak herriari ekarri zion aldaketa emango da ezagutzera, XIX. eta XX. mendeetan jasandako eraldaketa erakutsiz eta emakumeek izan zuten rola nabarmenduz.

– Urriak 6, 12:00etatik 14:00etara, euskaraz.

– Urriak 7, 12:00etatik 14:00etara , gaztelaniaz.

Izen-emateak: 943 494 521 telef. zk. edo turismoa@oarsoaldea.eus

Elkargunea: Zumardiko kioskoa.

4.- EmakumeEKIN. Bisita gidatua

Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak antolatutako bisita gidatu hauen helburua da emakumeek gizartearen arlo desberdinetan egindako ekarpena ikustaraztea.

Mariasun Landa sarien bidez berreskuratutako hainbat emakumeren bizitza-istorioetatik abiatuta herriaren beste kronika bat erakutsiko da.

– Azaroak 10: 10:30ean euskaraz; 12:30ean gaztelaniaz

– Azaroak 11, 11:30ean euskaraz, haurrei zuzenduta.

Izen-emateak: 943 494 521 telef. zk. edo turismoa@oarsoaldea.eus

Elkargunea: Udaletxeko arkupeak