Aisialdiko hezitzaile titulu homologatua eskainiko du Orereta Ikastolak

Haur eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizatzaile titulua ateratzeko aukera eskainiko du Orereta Ikastolak, Aisiola aisialdiko eskolaren bitartez. Lanbidek homologatutako titulua da eta hala nahi duen hamasei urtetik gorako herritar orok eman ahal du izena.

Aisialdiko taldeetako, udalekuetako, eskolaz kanpoko ekintzetako, jangelako… hezitzaile izateko aukera eskaintzen du aipatu tituluak.

Ikastaroa Ikastolan bertan izango da. Datorren urriaren 19an hasiko da eta urtebeteko iraupena izango du; ikastaro trinkoa izango da, beraz. Atal teorikoa eta praktikoa izango ditu ikastaroak eta ostiral arratsaldetan emango da, 15:30etik 20:30era.

Izen-emateak

Aisialdiko hezitzaile titulua lortzeko izen-emate epea urriaren 8a da eta www.aisialdia.eus webgunearen bitartez egin behar da. Ikastolako bazkide direnek 430€ ordaindu behar dituzte matrikula egiteko eta hala ez direnek, berriz,
475€.