XIII. Errenteriako Otxote Topaketa datorren igandean egingo dute

Datorren igandean, maiatzaren 26an, egingo dute XIII. Errenteriako Otxote Topaketa. Bost izango dira emanaldian parte hartuko duten otxoteak: Bilboko Deustoarrak, Donostiako Easo, Iruñeako Voces Graves, Zaragozako Enchiriadis eta Errenteriako Karnaba.

Topaketa 12:00etan hasiko da Madalena basilikan eskainiko duten kotzertuarekin. Sarrera doakoa izango da.

13:30ean, berriz, otxoteak tabernaz taberna ibiliko dira trikitixa doinuen laguntzarekin; Gamon 14, Maite, Leku Zaharra, Sindikato eta Bixigarri Gastroteka tabernetan, hain zuzen.

Topaketaren antolatzaile den Niessen elkarteak eskerrak eman nahi dizkie Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteari, Fomento Cultural Elkarteari eta topaketaren antolaketarako kolaboratzaile izan direnei, eta aipamen berezia egin nahi izan diote Luis García Sesmari aurtengo edizioko kartelean erabilitako irudiaren egileari.