Udalak hamabi enplegu eskaintza ditu zabalik 30 urtetik beherakoentzat, Gazte Enplegu Planaren bidez

 

Errenteriako Udaleko zenbait departamentutan lan egiteko eskaintzak zabalik daude Gazte Enplegu Planaren bitartez.

Kontratazio horiek Euskal Autonomia Erkidegoko 2021-2027 EGIF programaren esparruan egiten dira eta Europar Batasunak kofinantzatzen ditu.

Hautaketa prozesu hauetan parte hartzeko ezinbestekoa da 30 urte baino gutxiago izatea, langabezian egotea lan-kontratuaren eguna baino egun bat lehenagotik, Lanbiden alta moduan inskribatuta egotea eta Gazte Berme Sisteman inskribatua egotea.

Horretaz gain, lanpostu bakoitzak eskatzen duen titulazioa eta euskara hizkuntza eskakizuna izan beharko da.

Hona eskainitako lanpostuak:

• Hezkuntza eta Gazteriako teknikaria

• Kontratazioko eta ondareko teknikaria

• Arkitekto teknikoa/ingeniari teknikoa

• Administraria (3 lanpostu)

• Dinamizatzailea

• Gizarte-langilea

• Informatikaria

• Agertokietako teknikaria

• Ingurumen-teknikaria

• Komunikazio-teknikaria

Izena Lanbideren web-orriaren bidez emango da, eta epea ekainaren 17an amaituko da Hezkuntza eta Gazteriako teknikariaren eta Kontratazio eta Ondareko teknikariaren prozesuetan, eta ekainaren 26an gainerako lanpostuetan.

Kontratuak aurtengo abuztuan hasiko dira.

Informazio gehiago: Oarsoaldea Garapen Agentzia, 943 510 200 https://www.oarsoaldea.eus