Datorren astean ‘Jolasean, eskuz egindako joko eta jostailuen jardunaldiak’ egingo dituzte

Ekainaren 24tik 30era Kroma Artisau Elkarteak antolatutako eskuz egindako joko eta jostailuen jardunaldiak izango dira.

Jardunaldiak erakusketa interaktibo batekin hasiko dira, ekainaren 24tik 28ra ikusgai egongo dena, 17:00etatik 20:00etara, Xenpelar Etxean.

Bestalde, ostiralean, hilak 28an, arratsaldeko 17:00etan, ‘Liburu Joko Kluba’ izango da, 8 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako ekintza, liburu, jolas eta jostailuen bidez literaturaren mundura modu ludiko eta dibertigarrian hurbiltzea helburu duena. Parte hartzeko izena eman behar da 636 898 543 telefonoan.

Azkenik, larunbatean eta igandean, ekainaren 29an eta 30ean, 11:00etatik 13:00etara, kaleko jolasak eta parte hartzeko tailerrak egongo dira. Larunbatean Foru plazan izango da hitzordua eta igandean Agirre Lehendakari plazan (Lino).