Agustina Otaola pilotalekuan erremonte profesionaleko bi partida jokatuko dituzte larunbat honetan

Aurten Errenteriak bat egin du ‘Erremontari Herriz Herri’ proiektuarekin. Proiektu horren helburua da erremontearen kirola herritarren artean zabaltzea.

Guztira 17 herrik egin dute bat ekimenarekin, publiko orokorrari kirol hau zuzenean eta modu ikusgarrian ezagutzeko aukera emanez. Hala, larunbat honetan, ekainaren 22an, 18:00etan, erremonteko bi partida jokatuko dira maila profesionalean, doan, Errenteriako Agustina Otaola pilotalekuan.

Lehen partidan, Gurrutxagak eta Goikoetxea VI.ak Arluciaga eta Apezetxearen aurka jokatuko dute, eta bigarrenean Aldabe eta Larrañaga, Segurola eta Juanenea bikoteari gailentzen saiatuko dira.

Partidak 15 tantoko 2 set-etan jokatuko dira eta, berdinketarik izanez gero, beste bat jokatuko da, 8 tantora.

Udalak modalitate berezi eta ikusgarri hau ezagutzeko gonbita egin die herritarrei.