Txupinazo Txikiko Batuburrunbaren entsegua egingo dute datorren astean

Zumarditik abiatuta, haurrek eta familiek Txupinazo Txikira elkarrekin joateko Batuburrunba kalejira alaia egin ohi dute.

Egunean bertan gerturatzen den edonork hartu dezake parte, baina aurten berrikuntza bat sortu dute. Hain zuzen ere, OarsoIrriko familiako kide den Odei Astibia Guereño musikariak gidatuta Batuburrunban joko diren hainbat erritmo prestatu eta beraiekin jolasteko aukera egongo da. Entsegua irekia izango da, eta nahi duten haur eta familiek hartu dezakete parte.

Entsegua ekainaren 27an izenago da, ostegunean, 17:30ean, Astigarragan, Donostia ibilbidea 102 – 1 atea helbidean.

Joateko interesa dutenek mezua idatzi behar dute oarsoirriak@gmail.com helbidera, haurren adina jarrita.

Antolatzaileek azaldu dute ez dela material berezirik eraman behar eta haur asko joaten badira, guztion parte hartzea zein segurtasuna bermatzeko, agian haur bakoitzeko heldu bat bakarrik sartu ahalko dela lokalera.

Ekintza hau OarsoIrriko familiei esker egingo da.