Udal txistulari taldearen uztaileko emanaldiak

Madalenetako hitzorduez gain, hauek dira uztailean udal txistulari taldeak eskainiko dituen emanaldiak:

Uztailaren 7an, 09:00etan: diana Kaputxinoetako auzoan

Igande honetan 9:00etatik aurrera Kaputxinoetako auzoan zehar ibiliko dira Udal Txistulariak. Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute, ohi bezala.

San Fermin eguna izanik, honako doinu hauek izango dira igande honetakoak:

– ‘Zezenetako zortzikoa’, egile ezezaguna. Moldaketak, Joxe Mari Altuna

– ’Idiarena’, Eduardo Gorosarri

Uztailaren 14an, 09:00etan: diana Fanderia, Gabierrota eta Lartzabal auzoetan

Igande honetan, Udaletxetik 9:00tan hasita, Fanderia, Gabierrota eta Lartzabal auzoetan barrena ibiliko dira Udal Txistulariak.

Honako zortziko hauek  izango dira igande honetakoak:

– ‘Txantxiku’,   Jose Ignazio Ansorena Miner

– ‘Pudente’,  Juan Jose Santesteban Iraola. Moldaketak,  Jose Ignazio Ansorena Miner

Uztailaren 31ean, 09:30ean: San Inazio eguneko diana berezia

San Ignazio eguna dela eta diana berezia eskainiko dute txistulariek 9:30etik 11:00ak bitarte.

Kalejirak joaz ibiliko dira Erdiguneko kaleetan eta geldialdietan Jose Ignazio Ansorenak moldatutako San Ignazio Martxa joko dute hainbat lekutan.