Aurten ere Donosti Cup txapelketaren partida batzuk Errenterian jokatuko dituzte

Berriz ere Errenteria izango da Donosti Cupen egoitzetako bat, Donostian uda guztietan egiten den oinarrizko futbol txapelketa ospetsua.

Aurreko urteetan bezala, Errenteriak bi egoitza izango ditu, antolatzaileek Gipuzkoan dauden kirol instalazioen artean Fanderiako eta Beraungo Estadioak aukeratu baitituzte.

Aurten 32. edizioa izango da, eta 910 taldek hartuko dute parte. Guztira 15.000 parte-hartzaile espero dira, 26 herrialdetakoak. Aurtengo edizioan hamabost kategoria izango dira guztira (bederatzi gizonezkoenak eta sei emakumezkoenak), eta horretarako prestatutako 75 egoitzen artean banatuko dituzte euren partidak.

Horrela, uztailaren 1etik 5erako astean nazioarteko oinarrizko futboleko talderik onenak ikusi ahal izango dira.

Sarrera doakoa da.

Informazio gehiago: www.donosticup.com