Errenteriako X Tenis Opena Ereintza Madalen Saria jokatzen ari dira

ATGk (Gipuzkoako teniszaleak) antolatuta, ‘Errenteriako X Tenis Opena Ereintza Madalen Saria jokatzen ari dira’ tenis txapelketa egiten ari dira Beraungo Pistan balioaniztunean. Txapelketa ekainaren 10ean hasi zen, hurrengo asteetan luzatuko da, eta Madalenekin batera jokatuko dira finalak.
Antolatzaileek nabarmendu dute aurreko 9 edizioek harrera ona izan zutela.

Lehenengoan 24 jokalarik parte hartu ahal izan zuten eta izen-emateak osatu ziren. Bigarrenetik aurrera 32 parte-hartzaile izan ziren eta txapelketak izan zuen harrera ona zela eta, koadro guztiak osatu egin ziren. Horren erakusgarri da ATGk puntuaziorik altuena eman ziola Gipuzkoan jokatzen diren txapelketa guztien artean.

Aurten, txapelketak 29 parte-hartzaile izango ditu (azken orduko 3 baja izan dira lesioagatik), eta lehiaketa-sistemak 4 tenislariko 6 talde eta 5eko bat izango ditu. Tenislari bakoitzak partida bat jokatuko du talde bereko beste jokalarien aurka, eta talde bakoitzaren sailkapena lortuko da. Ondoren, zuzeneko kanporaketak jokatuko dira 4 kategoriatan. Madalenak jaietan txapelketaren finalak jokatuko dira (kategoria bakoitzeko bat). Lehiaketa-sistema horri esker, gutxienez 4 partida jokatu ahal izango ditu tenislari bakoitzak.

Parte-hartzeari dagokionez, Gipuzkoako tenislari amateurrik onenak izango dira txapelketan: Errenteria, Donostia, Hondarribia, Tolosa, Bera, Legorreta eta Lasarteko jokalariek hartuko dute parte. Aipatzekoa da Patxi Fadrique tenislari lasartearrak gurpil-aulkian parte hartzen duela, eta txapelketan bi emakume arituko direla lehen aldiz.

Parte-hartzaileen koadroak aurreko edizioetako irabazleak eta finalistak ditu. Guztien gainetik, iazko irabazlea nabarmendu behar da, Gaizka Aduriz donostiarra. Jokalari guztien helburua berari txapela kentzea izango da. Azken edizioko finalista den Adur errenteriarrak ezin izango du parte hartu lesio bat dela eta.

Teniszaleek, oro har, doan ikusi ahal izango dituzte partidak txapelketa osoan (aste barruan, 16:00etatik 21:00etara; larunbatetan, 10:15etik 22:00etara; igandeetan, 10:15etik 14:00etara).