Ostiralean Oarso 2024 aldizkariaren aurkezpena egingo dute

Oarso 2023 aldizkariaren aurkezpena

Seigarrenez jarraian, eta kolaborazio guztiak eskertzeko eta egileen eskutik eduki batzuk ezagutarazteko asmoz, Oarso 2024 aldizkariaren aurkezpen irekia egingo da herritar guztientzako.

Ekitaldia Niessen Kulturguneko Auditorioan (Alfonso XI kalea, 10) izango da, uztailaren 5ean, ostirala, 18:30ean.

Errenteriako Udalak zein Oarso aldizkariko erredakzio batzordeak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu ekitaldira joan daitezen. Bertan, bertaratzen diren egile eta protagonistak ezagutzeko aukera izango dute.

Gonbidapenak https://sarrerak.errenteria.eus/ edo Lekuona Fabrikan (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:00etara) eskuratu daitezke, agortu arte.
Aurtengo urtekariak, 312 orrialdetan bildutako 43 kolaborazioen bidez, gizarte-bizitza xehatzen du, tokiko historia berreskuratzen du, gure kultura-bizitza aktiboa islatzen du eta pertsona esanguratsuen biografiak jasotzen ditu.

Guztira 800 ale argitaratu dira, eta salgai egongo dira 7,18 euroren truke uztailaren 6tik aurrera, larunbata, herriko liburu-denda, kiosko eta saltoki kolaboratzaileetan:

• Beraun: Beraun estankoa

• Erdigunea: Bixen kioskoa, Etxenike loteria, Josemi kioskoa, Maitexa estankoa, Mirentxu liburudenda, Noski liburudenda, Xenpelar kultur denda, Txusti.

• Fanderia: Maryam liburudenda.

• Iztieta: Razquin estankoa.

• Olibet: Rojas liburudenda.

• Udaletxea: ZU! Arreta zerbitzua.

Halaber, Errenteriako Udalaren webgunean egongo da eskuragarri, doan irakurri eta deskargatzeko.