Ginkana bat antolatu dute datorren larunbaterako Familian Jolasean programaren barruan

Jolasak izango dira protagonistak datorren larunbatean, maiatzaren 25ean, Familian Jolasean programaren baitan egingo den ginkanan. Saioa Gaztainoko jolastokian izango da, 16:30etik 18:30era.

Izena emateko epea ostegun honetan, maiatzaren 23an, amaituko da, eguerdiko 12:00etan. Izen-ematea esteka honen bidez egin behar da: https://gazteria.errenteria.eus/project/familian-jolasean/

Errenteriako Udalak familian euskara erabiltzea sustatzen du Familian Jolasean programaren bidez. Horretarako, aisialdiko jarduerak antolatzen ditu.

Ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, ikasturte honetan zehar hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatzen dira herrian.