Uxue García errenteriarrak irabazi du Mahai-Teniseko Challenger Juniorra, Iparraldeko Gunean

Joan den larunbatean, maiatzak 18, Mahai-Teniseko IV. Challenger Junior Txapelketa, Iparraldeko Gunean, jokatu zuten Tarazonan, Aragoi, Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Asturias eta Kantabriako partaideekin.

Txapelketa hau azkena izan da Abadiño, Iruñea eta Errenteria/Irunen jokatutako hiruren ondoren eta Irurieta Beraun Fontaneria klubeko Uxue García jokalari errenteriarra izan da txapeldun emakumezkoen kadete mailan, lau Challenger-en zenbaketaren ondoren.

Zorionak!