Eztena Jaialdiak arte eszenikoekin girotuko du Errenteria

Badator 2024ko Eztena antzerki jaialdia. Bestelakotasunaren gaia abiapuntu hartuta ekainak 6, 7, 8 eta 9an arte eszenikoek girotuko dute Errenteria beste urte batez.

Lau egun horietan zehar ikuskizunak eta jaialdian zehar antolatu diren tailerrak egongo dira. Emanaldi guztiak herriko eszenatokietan egingo dira, hala nola, Lekuona Fabrikan edo Niessen Kulturguneko Entsegu Gelan eta Auditorioan. Eztenako lantaldeak, Zizt! Kultur elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatuta, eztenakide guztien laguntzarekin osatu dute aurtengo edizioa.

Bestelakotasunaz
Aurtengo egitaraua “nabarmen queerra” atera zaiela aitortu dute antolatzaileek: ” Identitate berriak eta giro ez-mainstreama biltzen dituzten emankizunak izango dira jaialdian. Ikuskizun eta tailer denek komunean duten ezaugarria izango da ezohikoarena”. Horregatik, bestea edo bestelakotasuna deritzon kontzeptu filosofikoaz baliatu dira aurtengo edizioaren izaera definitzeko.

“Artista gonbidatuen zerrenda anitza da. Artista eta ikuskizun denek biltzen dute euren baitan ezohikoa den esentzia bat, ez absolutua, ez zentrikoa, ez kanonikoa. Bestelakoak dira; izaera propiodunak, bazterragokoak, guretzako interesgarriagoak”, esan dute.

Gainera, Francisaldia jaialdiarekin bat egingo du aurtengo Eztenak eta egitarauaren tailer batzuk elkarlanean eskainiko dituzte.

Egitaraua

Ekainak 6

  • 19:00, Niessen Kulturguneko auditorioa: Amaia Bonoren (Gasteiz) ‘Belarriprest’ (Antzerkia / Euskaraz)
    +
    Danele Sarriugarte & Miren Narbaizaren (Donostia) ‘Popperra, afterra, utopia’,  (Spoken word, Musika / Euskaraz)

Ekainak 7

  • 18:00, Kiki House of Anunnakiren  (Maroko / Euskal Herria) ‘Camina, baila, brilla’ (Vogue dantza)
    +
    Kiki House of Anunnaki ft. Francisaldia (Mahai ingurua / Coloquio / Euskaraz / Gaztelaniaz)
  • 20:30, Lekuona Fabrika: Gori Goriren (Ainara Gurrutxaga & Ander Fernández) (Errenteria) aurkezpen kontzertua (Musika, Performance / Euskaraz)

Ekainak 8

  • 19:00, Niessen Kulturguneko  Entsegu Gelan: Antiki TKM-ren (Venezuela) ‘Muñeca supernatural’  (Performance, Drag / Gaztelaniaz)
    +
    Mr. G-ren (Valladolid) ‘Sara Segovia is Mr. G’ (Performance, Drag, Clown / Castellano)
  • 22:00, Lekuona Fabrika: Las Marikarmen-en (Barcelona) ‘Nos pegan’
    (Musika, performance / Gaztelaniaz)

Ekainak 9

  • 18:00, Niessen Kulturguneko Entsegu Gela: Ainhoa Alberdiren (Zarautz) ‘Ixa bella piztia (Butoh dantza)
  • 19:00, Lekuona Fabrikan: Alberto Cortés-en (Málaga) ‘One night at the golden bar’
    (Antzerkia / Gaztelaniaz)

Gainera, hiru tailer ere antolatu dituzte jaialdiaren baitan. Izen ematea ikastaroakeztena@gmail.com helbidean egin behar dute interesdunek ekainaren  3ra arte. Ondorengoak dira:

  • DRAG. Sara Segovia. Ekainak 6, 7 eta 8 / 10:00 – 14:00 / Niessen Entsegu Gela
  • CAMINAR – VOGUE. Kiki House of Anunnaki. Ekainak 6 / 16:00 – 18:00 / Dantzagunea
  • IKUSEZINAREN DANTZA – BUTOH. Ainhoa Alberdi. Ekainak 8 eta 9 / 10:00 – 14:00 / Dantzagunea