Kultur aniztasunari buruzko argazki lehiaketa antolatu du Errenterian Proclade Yanapay Fundazioak

 

Errenteriako Proclade Yanapay Fundazioak kultur aniztasunarekin lotutako argazki lehiaketa antolatu du. Parte-hartzea irekia eta doakoa da, eta gehienez bi argazki bidali daitezke, ekainaren 30a baino lehen, concurso-foto@procladeyanapay.org posta elektronikora. Halaber, beharrezkoa izango da argazkiak digitalak izatea (koloretan zein txuri-beltzean), eta beraz, ez da irudi panoramikorik onartuko.

Lehiaketaren gaiari dagokionez, inguruko kultura-aniztasuna esploratzea eta harrapatzea da helburua. Argazkien bidez, aniztasuna ospatzeaz gain, kulturen arteko desberdintasunen ulermena eta lotura sustatu nahi da.

Adinaren arabera bereizita dauden hiru kategoria ditu lehiaketak, eta horietako bakoitzak badu bere saria:

  • 10 urtera arte:
    • Saria: Polaroid kamera, Bluetooth entzungailuak, bozgorailu erreproduzitzailea eta diploma.
  • 11 eta 17 urte bitarte:
    • Saria: Smartwatcha, Bluetooth entzungailuak eta bozgorailu erreproduzitzailea.
  • +18 urte:
    • Saria: 150, 100 eta 50 euroko sariak.

Aipatutako sarien banaketarako, eta ondoren egingo den erakusketaren inauguraziorako ekitaldi bat egingo da. Dena den, horren aurretik, 2024ko uztailean jakinaraziko zaie irabazleei epaimahaiaren erabakia, Proclade Yanapayren webgunearen eta sare sozialen bitartez. Epaimahaia antolakuntzak izendatuko du, eta bere erabakia apelaezina izango da.

Proclade Yanapayk ahalmena izango du lehiaketako argazkiak erreproduzitzeko eta/edo erakusteko, komenigarritzat jotzen duenean, egilea zein den adierazita, betiere. Lehiaketan parte hartzeak bertako oinarriak onartzea dakar.