‘Burdina historian zehar: Pirinioetako Burdinaren Ibilbide europarraren museoak eta monumentuak ezagutuz’ izeneko erakusketa Fanderiako Errotara iritsi da

Pirinioetako Burdinaren Bideko Elkarteak ‘Burdina historian zehar: Pirinioetako Burdinaren Ibilbide europarraren museoak eta monumentuak ezagutuz’ lehenengo argazki lehiaketa antolatu ostean, emaitza erakusketa batean gauzatu du. Hau ikusgai dago Fanderiako Errotan ekainaren 23 arte (astearteetan itxita izango da).

Pirinioetako mendilerroaren eskualdea oso aberatsa da burdin mineralean eta aspaldiko mendeetatik datorkio siderurgia-tradizioa. Jarduera horrek aberastasun ekonomiko handia ekarri dio mendeetan zehar eta oraindik ere aztarna ugari geratzen da bertan. Egurgintza, meatzaritza, ura eta eraldaketa fabrikek neurri handian eragin dute mendikate horretako hiri eta landa herrixken egituretan, eta haien sozio-ekonomian. Pirinioetako Burdinaren Bideko Elkarteak ondare honen ezagutza sustatzea du helburu eta Fanderiako Errota (Ibaiaren Etxea) ibilibide honen parte da:
https://pirinioetakoburdinanbildea.eus/