U-Battle dantza ekitaldia bihar iritsiko da Errenteriara

Dantza urbano mota ezberdinetako dantzariek osatutako dantza ekitaldia da U-Battle, eta bihartik larunbatera Errenterian izango dira, besteak beste, popping, hip-hop, waacking, breaking edo house dance estiloak dantzatzen.

Hurrengoa da prestatu duten egitaraua:

1- Ostirala 28: Dantza tailerrak (workshops) Gipuzkoako Dantzagunean

  • Tailerrak:
    • 17:00-18:00: Waacking estiloa, Angelock irakaslearen eskutik
    • 18:00-19:00: Pop estiloa, Nury irakaslearen gidaritzapean
    • 19:00-20:00: Hip hop estiloa, Jana irakaslearekin
  • Tailerretako prezioak:
    • Tailer bakarra: 35 €
    • Bi tailer: 45 €
    • Hiru tailer: 40 €

2- Larunbata 29: U-Battle txapelketa Lekuona Fabrikan 11:30etik 21:30era

  • Kategoriak:
    • 1 vs 1 Hip Hop
    • 1 vs 1 Popping
    • 2 vs 2 Allstyle
  • Sarreren prezioa ikusleentzat:
    • 0-3 urte: doan
    • 3-12 urte: 3,5 €
    • 12 urtetik aurrera: 6 €
  • Txapelketan parte hartuko duten dantzarientzako prezioak:
    • 1. kategoria: 8 € / pertsonako
    • 2. kategoria: 10 € / pertsonako
    • 3. kategoria: 12 € / pertsonako

Izen-emateak, sarreren salmenta eta informazio gehiago, hurrengo estekan.