Turismo bulegoek ordutegia luzatuko dute udan

Errenteriako turismo bulegoek ordutegiak luzatuko dituzte datorren astetik aurrera.

Alde batetik, Erdialdeko bulegoa, urte osoan zehar zerbitzua ematen duena, 9:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era egongo da irekita egunero, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte.

Bestetik, pasa den Aste Santuan ireki eta irailaren 29a arte irekita egongo den San Marko gotorlekuko informazio puntuak ere bere ordutegia luzatuko du uztaila eta abuztuan zehar. Asteazkenetik igandera egongo da irekita, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Gotorlekuko begiratokitik Errenteriak eta eskualdeak historian zehar izan duten garapena ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko dira, irekiera egunetan.

Azkenik, Listorreta-Barrengoloiako informazio bulegoa ere martxan dago pasa den maiatzaren 31tik, ostegunetan 08:30etik 14:00etara eta ostiral, larunbat, igande eta jai egunetan 08:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:30ra. Zerbitzua eskaintzen jarraituko du irailaren 29a arte.

Informazio gehiago eta bisita gidatuen erreserbak:

  • Errenteriako turismo bulegoa

Madalen kalea, 3

943 494 521 – turismoa@oarsoaldea.eus

  • San Marko Gotorlekuko informazio puntua

943 449 638 – turismoa@errenteria.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus