Urtero bezala, Udal Bibliotekak jarduera ezberdinak antolatu ditu haur eta helduentzat:
-Haurrentzat : irakurketa klubak eta Irakurketa ozenki.
-Helduentzat : literatur solasaldiak euskaraz eta gaztelaniaz eta burua astintzeko jarduera eta hitzaldiak
Gainera, aurten jarduera berriak ere antolatu dituzte:
- Komikiaren astea haurrentzat.
- Bibliotekaren egunaren harira, Printze txikiaren astea.
- Literatur solasaldiak ingelesez helduentzat.
- Paziente Bizia tailerra, Osakidetzarekin elkarlanean.
- Elikadurari buruzko hitzaldiak…
Informazio gehiago biblioteka bertan, WhatsAppez 647 673 451 zenbakian edo emailez binformacion@errenteria.eus helbidean.
Horretaz gain, ohiko ordutegian daude jada irekiak liburutegiak:
- Helduen biblioteka: astelehenetik ostiralera, 08:30-20:30
- Haur biblioteka: astelehenetik ostiralera, 16:30-20:00