Errenteria Musikal Musika eta Dantza eskolak, datorren astean, irailaren 6 eta 7an, klaseak hasi aurretik, 17/18 kurtsoko ikasleen gurasoentzako bilera informatiboak izango dituela adierazi du.
Bilera hauen ordutegia honako hau izango da:
Musika ikasleak
- Musika eta Mugimendua, 1.maila: Osteguna 7, 17:00etan
- Musika eta Mugimendua, 2. eta 3. mailak: Asteazkena 6, 17:00etan
- Musika eta Mugimendua, 4.maila: Asteazkena 6, 18:00etan
- Lengoaia Musikala, 1. eta 2. mailak: Osteguna 7, 18:00etan
- Lengoaia Musikala, 3. eta 4. mailak: Asteazkena 6, 19:00etan
- Musika Eskolako Talde Instrumentalak: Asteazkena 6, 19:00etan
- Profesional ikasketak: Osteguna 7, 19:00etan
Dantza ikasleak
- Euskal Dantza, 1. eta 2. mailak: Asteazkena 6, 17:00etan
- Klakea, 1. eta 2. mailak: Osteguna 7, 17:00etan
- Balleta, 1. eta 2. mailak: Osteguna 7, 17:00etan
- Euskal Dantza, 3.,4. eta 5. mailak. Astazkena 6, 18:00etan
- Balleta, 3., 4. eta 5. mailak: Osteguna 7, 18:00etan
- Klakea 3., 4. eta 5. mailak: Osteguna 7, 18:00etan
- Euskal Dantza, III eta IV mailako ikasleak: Asteazkena 6, 19:00etan
- Balleta, III eta IV mailako ikasleak: Osteguna 7, 19:00etan
- Klakea, III eta IV mailako ikasleak : Osteguna 7, 19:00etan
Bestalde, Errenteria Musikalek adierazi du oraindik zenbait plaza libre gelditzen direla bai instrumentu batzuetan, bai eta dantza maila batzuetan ere. Interesa dutenek, informazioa jaso dezakete Errenteria Musikaleko bulegoan .