Errenteriako Udaleko Gazteria azpisailak antolatu duen Hezitzaile Eskola programaren bigarren saioa izango da hilaren 25ean, goizeko 10:00 – 13:00 bitarte Merkatuzarreko balioanitz gelan. Hizkuntzen kudeaketa aisialdian lelopean monografikoa egingo dute Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen eskutik.
Aisialdian haur eta nerabeekin lanean diharduten hezitzaileek izena eman dezakete azaroaren 17ra arte hezkuntza@errenteria.eus helbidera idatziz, edo 943449606 telefonora deituz. Informazio gehiago nahi izanez gero gazteria.errenteria.eus weba kontsulta dezakete. Saioa euskaraz eta doakoa izango da.