Errenteriako LGTBI herritarren errealitateei buruzko diagnostikoa

 

Irudiaren gainean klik egin diagnostikoa deskargatzeko.

Herriko hainbat aktibistak Errenteriako Udalari egindako eskaera baten emaitza da esku artean duzun dokumentua.

Proposamena argia da: Errenteriako LGTBI pertsonen askotariko errealitateak aztertuko dituen diagnostiko bat egitea. Bada, pertsona horien egoeraren lehen argazkia da honako hau, eta hiru subjektu kolektibo hauek elkarrizketan/harremanetan jartzea du xede: LGTBI mugimendu politikoa, Udala eta Errenteriako komunitatea, bere osotasunean.

2019ko lehen lauhilekoan egindako elkarrizketa horretan, lehengo pertsonan arituz batzuetan, eta hirugarrenean besteetan, hainbat ondoriotara iritsi gara, eta datozen orrialdeetan emango dizuegu horien berri.

Dokumentu honen helburua ez da arau heterosexualari aurre egiten diotenen oraingo argazkia erakustea bakarrik; izan ere, harago joan nahi izan dugu, eta egin ditugun elkarrizketetan eta talde-eztabaidetan agertu diren proposamenen, estrategien eta eskaeren
amalgama txukundu dugu, heteroarauan zentratzen ez diren politika publikoak diseinatzeko orduan baliagarriak izango direlakoan.

Horri begira, lau zatitan banatu dugu idazki hau: sarrera txiki batek osatzen duen lehen atal bat; bigarrenik, ikerketa burutzeko erabili den ikuspegi teorikoa jasotzen duen erreferentzia markoa; hirugarrenik, emaitza nagusiak eta laugarren atal batean,  ondorioak.