Egingo dugu ibilalditxo bat Uliatik Pasaiara?

Donostia-Ulia-PasaiaDonostiak eta Pasaiak elkarrekin lotutako itsas historia sakona dute. Gaur egun tradizio honen iragan eta oraina ezagutu daitezke bi herrien museo eta gune naturaletatik zeharkatzen duen ibilbideari esker.

Bidea Donostiako portuan hasten da, eta hemen Donostiako itsas tradizioaren isla diren Donostiako Aquarium-a eta Untzi Museoa bisitatu daitezke. Aquarium-ak Gipuzkoako itsas ondareari, baita espezie tropikal eta 360 graduko tunelari, non arrainez inguraturik sentitu, dizkio bere bi solairuak eskainiak. Untzi Museoa, garai batean Kontsulatuaren Etxe-Dorrea zen, eta nondik portuaren jarduerak kontrolatzen ziren, eraikinean dago kokatua; hemen azaroak 19arte erakusketa iraunkorraz gain “Emakumeak eta itsasoa” aldi baterako erakusketa bisita daiteke.

Alde Zaharraren beste muturrean derrigorrezkoa da aitzinean komentu domingotarra eta Euskal Herriko museorik zaharrenetariko bat den San Telmo Museoa bisitatzea, hemen euskal gizarteari buruzko erakusketa iraunkor eta tenporalaz gain, beraiek bakarrik bisita merezi duten eliz eta klaustroak baitaude.

Urumea ibaia zeharkatuz, Kursaal Auditorioa eta Zurriola hondartzaren alboan, Ulia mendia, bereizten da, Talaia bidea edo GR-121 izeneko mendi bideak Donostia eta Pasaia lotzen dituena. Ibilaldi honen iraupena hiru ordu ingurukoa da eta bi noranzkoetan egin daiteke. Proposatutako ibilbide hau itsaslabar ugariko kostalde malkartsu batetik doa, arriskurik gabe.

Ia 10 kilometro eginda, Pasaiara hurbilduko gaitu bokaleari jarraiki; mendi tartean ebakitako itsasarte ikusgarri bat da bokale hori. Bertan, erromantiko estiloko Platako Itsasargia (1885) aurkitzen da. Gure ibilbidearen aurrera eginez, itsasoaren mailan berehala izango gara, Albaola Itsas Kultur Faktorian, non zuzenean Pasaian eraikitako eta Ternuan urperatutako XVI. Mendeko San Juan baleontziaren errepikaren eraikuntza ikus daitekeen.

Donostitik Albaolara katamaranean

Gainera, hilabete honetan, astearte eta larunbatetan goizeko 10etan, Uliako itsaslabarren edertasuna miresteko aukera galdu gabe, ibilbide eroso bat egin daiteke Katamaranean Donostiatik Pasaiara. 45 minutuko ibilbide honetan Pasaiako portuaren sarrera babesten duten Ulia eta Jaizkibel mendien itsaslabarren ikusgarritasunaz gozatu ahal izango da. Albaola Itsas Kultur Faktorian bisita dinamizatua barne dago. Bertan, 1563 urteko San Juan baleontziaren erreplikaren zuzeneko eraikuntza ikusi ahal izango duzu besteak beste.

Azkenik Pasai San Pedro eta Pasai Donibane barrutiak elkartzen dituen motora erabiliz Victor Hugo Etxera iristen da. 1843 urtean bizi izandako etxea berari eskainitako museoa, ibilbide honen helmuga, euskal kostaldeko bazter miresgarri hauen iragana eta oraina lotuz ibilbide ederra egin ostean.

Itzultzeko ordua iristerakoan Pasaia eta Donostia elkartzen dituen autobusetariko bat har daiteke, E01 Pasai Donibanetik, eta E08 eta E09 Pasai San Pedrotik.

Informazio gehiagorako: Pasaiako Turismo Bulegoa (Victor Hugo etxea). 943 341 556 – turismoapasaia.oarsoaldea.eus – oarsoaldeaturismoa.eus