Elkarretaratzea gaur Niessenen Tolosako hilketa matxista errefusatzeko

Igande iluntzean Tolosan izan zen gertakaria larria dela eta, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak bat egingo du udalerriko talde feministek zein emakume-taldeek gaurko (asteartea, martxoak 27) deitu duten deialdiarekin eta herritar guztiak deitu nahi ditu Niessengo merkataritza-gunean 19:30ean egingo den elkarretaratzean parte hartzera.

“Garbi eduki behar dugu horrelakoak ezin direla gertatu gure gizartean eta horregatik, horien kontrako borrokan gure konpromiso tinkoa berretsi nahi dugu”, adierazi dute Berdintasun Kontseilutik, “bai pertsonala eta baita taldekoa ere. Eta maila bereko konpromisoa eskatu nahi diegu, bai erakundeei, eta baita herritarrei ere, guztion konpromisoa ezinbestekoa baita gaitz horrekin amaitzeko”.

Amaitzeko, Errenteriako Berdintasunerako Kontseilutik, Caridad Rodriguez Arrietaren familiari ekartasun adierazi nahi diote.