Oiartzungo Garbigunea ireki dute

Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna 2012-05-04 | 0

 

San Marko Mankomunitateko lehendakari Ainhoa Intxaurrandietak, Oarsoaldeko udaletako nahiz Foru Aldundiko ordezkariak bertan zirela, Oiartzungo Talaia Poligonoan den Garbigune berria inauguratu du. Garbigune honek zerbitzua eskainiko dio San Marko Mankomunitateko udalerrietan bizi diren herritarrei.

Honela, gune horretan utzi ahal izango dira kaleko edukiontzietan onartzen ez diren objektuak, esaterako, gailu elektriko eta elektronikoak, altzariak, egurra, erabilitako olioa… Doako zerbitzu honek ez du objektuak botatzeko bakarrik balio, haiek berrerabiltzeko aukera ere eskainiko baitu.

Garbigune berriaren ordutegia astelehenetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara izango da, eta astelehen, asteazken eta ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara.

Berriki irekitako Garberako Garbigunea eta Oiartzungoarekin batera, laster beste bat irekiko dute Hernanin. Rezikleta Elkarte Kooperatiboa da zerbitzua kudeatzen duen erakundea.

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna