Madalenetako egitaraua ostiralean erabakiko du jai batzordeak

Madalenak 2012 antolatzen diharduen jai batzordeak ostiral honetan izango duen bilkuran erabakiko du aurtengo Madalenetan izango den jarduera eta ekitaldi sorta.
Bilkura 19:00etan burutuko da Xenpelar etxean. Aurreko bileretan herritarrez osatutako lantalde ezberdinak antolatu ziren jaietarako jarduera zehatzak aztertu eta proposatzeko.
Lantaldeek ostiralean ekarriko dituzte proposamenok eta hauekin Madalenak 2012ko egitarauaren edukiak zeintzuk izango diren jakin ahal izango dute errenteriarrek.
Madalenetako ekimenen jarraipena egiteko talde bat sortzea erabaki du jai batzordeak ere, festek irauten duten bitartean, 24 orduz lanean ariko dena.
Jai batzordearen prozesu osoan herriko 43 elkartek hartu dute parte.