Extremadurar kulturak Errenteria zipriztindu du lurralde honi buruzko astean

Kultura 2012-06-12 | 0

Extremadurako Monfrag├╝e Guneak, urtero bezala,lurralde honi buruzko aste kulturala ospatu du Errenterian. Aste kultural hau antolatzen duten XXII. aldia da. Asteburuan amaitu ziren ekitaldiak eta antolatzaileak pozik agertu dira hauek izandako harrerarekin.

Burututako jardueren artean Zumardian Ecos de Extremadura, Concha Rociera eta Virgen de Guadalupe musika taldeen emanaldiekin gozatu zuten bertaratutako guztiek. Extremadurako hainbat produktu tipiko erosi eta dastatzeko parada izan da ere bai.

Monfrag├╝eko egoitzan ospatu dituzte gainontzeko ekimenak: Haurren Eguna, karta jolasak, jantzi tradizionalen erakusketa, parodiak, lehiaketa gastronomikoak eta afari herrikoi bat.

Bideoan ekimen hauetako batzuk ikusi ditzakezute eta izandako giro aparta hauteman.

No comments yet.

Utzi erantzuna