MADALENAK 2012: JAIEN EGITARAU OFIZIALA!

Aurtengo Madalenenetako jaien egitarau ofiziala dakarkizuegu. Hona herritar eta elkarteez osatutako jai-batzordeak hainbat batzar burutu ondoren apailatu duen ekitaldi sorta:

Uztailaren 20an, ostirala, herrian jai-giroa piztuko duten lehen ekimenak izango dira: Arratsaldeko 19:00tan Madalena Donearen Basilikan Landarbaso Abesbatzaren emanaldia izango da. Hiru ordu laurden geroago, Zumardian, Madalenetako omenduei ohorezko oroigarria emango zaie eta hau amaitutakoan txistularien kontzertua egongo da eta Madalenetako pregoia irakurriko dute.

Gauean, 23:00tan, Lehiotikan eta Betagarri taldeen kontzertua prestatu du Agirre Lehendakariaren Plazan Txosna Batzordeak. Ondoren, 01:00etatik 03:00etara, Euskal Karaoke bat egongo da, La Haizetara, AEK eta EHEek antolatuta.

Uztailaren 21ean, Madalen bezperan, goizean goiz galeperrari tiro saioa ‘Kaiola erara’ antolatu du San Huberto Elkarteak Irisa Harrobian (jarduera hau hurrengo egunean errepikatuko dute), eta Hibaika arraun taldeak Pasaian estropada bat burutuko du.

Eguerdian Kabia Espazio Kreaktiboan anaitasun bazkari bat antolatuko du jai-batzordeak eta, amaieran, flashmob bat egingo dute. Koldo Mitxelena Plazan, Miauka elkarteak, bere aldetik, hainbat kontzertu, musika eta dantza emanaldi antolatuko ditu. Arratsaldean zehar txarangak izango dira kaleak animatzen.

Txupinazoa 19:00etan izango da Herriko Plazan. Alabergako Danborradaren ordezkariek izango dute jaiei hasiera ofiziala emango dien suziria pizteko erantzunkizuna eta ohorea. Aurten Zumardian kokatuko den pantaila erraldoi baten bidez ikusi ahal izango da txupinazoa.

Jarraian, Errenteriako Musika Kultur Elkartea, Errenteriako  udal txistulari taldea eta Errenteriako txistulariak Ermitatik atera eta herriko kaleetan barrena ibiliko dira buruhaundi eta erraldoekin batera.

20:00tan, Madalena Donearen Basilikan, Salbea ospatuko da, herriko Udalbatza bertan dagoela.

23:30ean, Danborrada Haundia izango da, Alabergako ‘Arditurri’ Auzo Elkarteak antolatuta. Gogoratu beharra dago aurten danborrada honek bere 50. urteurrena bete duela eta egindako ibilbideagatik Madalenetako omendua izango dela. Danborrada Zumardira ailegatu eta gero, zezenzuskoa izango da bertan.

Gauerdian ‘Berbena Ahizpak’ taldearen dantzaldia burutuko da Agirre Lehendakariaren Plazan. Ordu berean, Euskal Gunean ‘Ingo al deu?’ dantzaldia hasiko da eta Dj-ak izango dira Txintxarri Elkartean musika jartzen.

01:00etatik 05:00etara Ostadar taldeak kontzertua eskainiko du Zumardian. Diskoteka mugikor bat ere ibiliko da herriko kaleetan zehar, 00:00etatik goizeko 06:00etara.

Uztaileren 22an, Madalena Eguna, Lagunak txarangak diana joko du goizeko 06:00etan.

10:00etatik 13:00etara Aire-Konprimatuko Karabinarekin XXV. Tiro Txapelketa burutuko da Koldo Mitxelena Plazan.

10:30ean Parrokiako Batzarren Prozesioa Madalena Deunaren Basilikatik abiatuko da, Udalbatzarrak lagunduta. Jarraian, meza nagusia.

11:00etatik 13:00etara haur jolasak izango dira Nexus konpartsaren eskutik Agirre Lehendakariaren plaza. Bitartean,  Gernika Plazan Irrien Lagunak Gunearen Jolas Parkea irekita egongo da haur guztientzat. Ordu berean hasiko dira, Koldo Mitxelena Plazan, Funky eta Hip-Hop eskolak 8 eta 12 urteko haurrentzako, Showtimek antolatuta.

12:00etan erraldoi eta buruhandien konpartsen irteera herriko kaleetan barrena desfilatuz, Landare Elkarteak antolatuta. Une berean hasiko dira herri kirolak (aizkolariak eta harrijasotzaileak) Zumardian, Bi Errota Gastronomia eta Kultur Elkartearen eskutik. 12:00etan ere izango dira Madalen Sariak literatur lehiaketen sari banaketak Errenteria Hiria Kulturgunean.

13:00etan Foru Plazan, Errenteriako Musika Kultur Elkartearen eskutik musika emanaldia egongo da.

16:00etatik 19:00etara Ohol gaineko jokoak burutuko dira Xabier Olaskoaga Plazan ATLAS taldeak prestatuta eta Euskal Gunean berriz, Haur eta Gurasoen Txokoa irekiko da.

16:30etik 19:30era Oiartzun Ibaian IX. Arrantza Txapelketa ospatuko du Batasuna Elkarteak, Iztietako pasealekuan.

17:00etan Dardo txapelketa bikote itsuekin hasiko da Mertxe tabernan (Vicente Elizegi kalea, 7). Ordu horretan ere, Biteri kaletik Eureka Gazte Taldeak antolatutako ‘Welcome Las Vegas’ ihauterietako desfilea ikusi ahal izango da eta, Foru Plazan, Maria Madalena XXXIV. Toka Sari Nagusia erabakiko da.

17:30ean Film Laburren Emanaldia antolatu du Txintxarri elkarteak bere egoitzan. Momentu horretan, Fanderiako udal pilotalekuan Jose Antonio Zuloaga XVIII. Memorialaren binakako esku pilotako finalak jokatuko dira, Alkartasuna-Ondarra elkarteak antolatuta (sarrera doan izango da).

Bestalde rock kontzertu sorta etengabe bat prestatu du Txosna Batzordeak 17:30tatik goizeko 03:00ak arte hainbat leku ezberdinetan: 17:30ean Wah Wah buga Band (Foru plaza), 18:30ean Kalejira Zo-zongo (Madalen kalea), 19:30ean Judas (Alondiga), 20:30ean Toil, (Agirre Lehendakariaren Plaza), 21:30ean Hip Hop euskaraz (Euskalgunean, Panierren), 22:30ean In Vino Véritas (Foru Plaza), 23:30ean Kakahuete (Madalen kalea), 00:30ean Los Anónimos eta Correos (Agirre Lehendakariaren Plazan).

18:00etan Danborren Jaiaren txanda izango da, herriko eta inguruko hainbat txaranga, dantzari eta auzoetako danborradekin Alaberga Plazatik abiatuko direlarik herrian barrena.

19:00etan Lagunak txarangaren animazioaz gozatu ahal izango da Amulleta Danborren Kofradiak lagunduta, eta ordu horretatik 20:30era Flamenko Jaialdia ospatuko da Xabier Olaskoaga plazan Concha Rociera Kultur Elkarteak sustatuta.

19:30ean Kaleko arte-erakusketa bat izango da flashmob formatuan, Koldo Mitxelena plazan, Eureka Aisialdi Elkartearen eskutik. Bitartean, Dantza Jaialdia egongo da Zumardian Venezuelako Ballet Nacional de Danzas-en eskutik, Beti Prest Dantza Taldearen ekimenez.

20:00etatik 22:00etara Trovahavana talde kubatarrak emanaldia eskainiko du Foru Plazan.

20:30etik 21:30era Ecos de Extremadura abesbatza eta dantza taldearen emanaldia entzun eta ikusi ahal izango da Xabier Olaskoaka Plazan Monfragüe Errenteriako Extremadurar Kultur Zentroak antolatuta.

23:00etan Zaragozana Pirotecniak su-artifizial sorta Arramendiko hegaletik jaurtiko du, eta ikusteko lekurik onena Errioxa Biribilguneko ingurua izango da.

23:15ean Gaueko Danborrada herriko kaleetan barrena abiatuko da, Telleri-Aldeko Ikasle Ohien Elkartea.

Udaletxearen Pleno Aretoan txapelak eta makilak emango zaizkie Madalenetan omenduak izango diren pertsonei eta jarraian, zezenzuskoa egongo da Zumardian.

00:00etan gaueko kontzertuak eta musika emanaldiak hasiko dira berriz ere: Dj Bull

Euskal Gunean, DJs Dantza Festa Txintxarri Elkartean.

00:30etik 04:00etara CAMP dantzaldia burutuko da, Tsunami taldearekin Foru Plazan eta 01:00etik 05:00etara DJ 2 Ttor eta Yogurina Borova Shou-rekin Madalen kalean, Sindikato tabernaren ekimenez.

UZTAILAREN 23an, Jubilatu eta Koadrilen Eguna ospatuko da.

06:00etan Lagunak txarangak diana joko du berriz, Amulleta Danborren Kofradiak lagunduta.

07:00etan sokamuturra egongo da Herriko Plazan.

10:00etan Koadrilen egunaren hasiera entsalada lehiaketaren prestaketarekin hasiko da, Agirre lehendakariaren Plazan, Txosnen batzordeak antolatuta.

11:00etan meza bat gauzatuko da adineko jendearen omenez Madalena Donearen Basilikan, Maria Donea Zeruratzearen parrokiaren ekimenez.

11:30etik 13:30era Showtimes-ek antolatutako Funky eta Hip Hop eskolak 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, Koldo Mitxelena Plazan. Aldi berean, 11:30etik 13:30era, Miniaturazko trenaren gaineko jardunaldia egogo da Reina Aretoan Hobby Cars Elkarteak bultzatuta.

Ordu berean hasiko da Idi-Demak XXXIV. Madalena Saria, Pontika auzoan burutuko dena (Barandiaran Plazan, Kabiaren ondoan), Errenteriako baserritarren ekimenez.

12:00etatik 14:00etara Irrien Lagunak Guneko jolas parkeak ateak zabalduko ditu Gernika Plazan.  12:00etan ere, buruhaundiak eta erraldoiak herriko kaleetara aterako dira.

12:30ean 50 urteko elkarbitiza egin ospatzen duten bikoteei udal omenaldia egingo zaie Errenteria hiria Kulturgunean.

14:00etan Koadrilen arteko Entsalada Lehiaketa eta Paella Bazkaria gauztuko da Agirre lehendakariaren Plazan, Txosnen batzordeak antolatuta.

Arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara, Irrien Lagunak Gunea irekiko dute berriz ere. Denbora tarte berean, Miniaturazko Trenen gaineko jardunaldiak jarraituko du Reina Aretoan eta Haur eta Gurasoen Txokoa zabalik egongo da Euskal Gunean.

16:30etik 18:30era istripu simulazioa eta bide segurtasun zirkuitua, apar festarekin amaituta izango da. Errenteriako haurrek zirkuituan eta apar festan parte hartu ahal izango dute, Diputazio plazan. Jarduera hau Babes Zibilak eta Larrialdiak taldeek antolatu dute.

17:00etan Pilota Partiduak izango dira Fanderiako udal pilotalekuan eta Koadrilen eguneko poteoa DJ Bull-ek girotuta.

18:00etan, Zumardian, kaleko-arte erakusketa bat egongo da flashmob formatoan eta, aldi berean, Barandiaran Plazan, Idi-Demak XXXIV. Madalena Sariek jarraituko dute.

18:30ean buruhaundiak eta erraldoaik herriko kaleetara irtengo dira berriz ere.

19:00etan, Xabier Olaskoaga plazan, Eureka Aisialdi Elkarteak prestatutako musika eta dantza ekitaldia egogo da.

19:00etatik 21:00etara Gaueko Danborrada izango da, Ignacio Zapirain (Koldo Mitxelena) ikastetxeko guraso elkarteak antolatuta, angaren animazioarekin.

20:00etatik 21:00etara, Euskal Gunean, Muxikoak izango dira. 20:00etan ere Ereintza Antzerki Taldeak sustatutako Hegan lana ikusi ahal izango da Erenteria Hiria Kulturgunean, 3 eurotan. 20:00etan ere Ekarteen arteko pil-pil erako bakailu txapelketa ospatuko da Niessen Elkartean.

21:30ean Rock Kalean ekimena hasiko da, Euskalgunetik abiatuta herrian barrena, Zumardian bukatuta.

22:30ean ‘Fuga de Cerebros’ filmearen emanaldia eskainiko da 13 urtetik gorakoentzat Gernika Plazan, Powers elkartearen ekimenez. Ordu horretan ere Blues Pills, Kickng & Alive eta Iñaki Ugartemendia taldeek kontzertua eskainiko dute Zumardian, EMTEren ekimenez.

23:00etan Trakets taldeak dantzaldia eskainiko du Agirre Lehendakariaren Plazan, Txosna Batzordeak prestatuta.

23:30ean Anai Arrebak eta Fiachras taldeek Maria Lezo Kalean joko dute, bertako tabernek antolatuta.

00.30ean Dantza Festa: Garraotx.Lo eta V.J+B.J taldeen emanaldia egongo da   Txintxarri Elkartean.

01:00etan ‘Ai ene’ taldeak berbena eskainiko du euskal gunean.

Uztailaren 24an, Santiago Bezperan, Emakumeen Eguna izango da.

06:00etan Lagunak txarangak diana joko du, Amulleta Danborren Kofradiak lagunduta.

11:00etatik 13:00etara Haur jolasak egongo dira Nexus konpartsaren eskutik, Agirre Lehendakariaren plazan, Txosna Batzordeak antolatuta.

12:00etan buruhaundiak eta erraldoiak  herriko kaleetan barrena ibiliko dira. 12:00etatik 14:00etara Irrien Lagunak Gunea irekita egongo da bere jolas parkearekin haur guztientzako Gernika Plazan.

12:00etan ere Madalenetako V. Haur Kros-a 2012 burutuko da Koldo Mitxelena Plazatik erdialdeko kaleetan barrena, EAJ-PNV alderdiak antolauta. Benjaminak, alebinak eta infantilak izango dira kategoriak eta izen-ematea Batzokian egin behar da.

14:00etan Bazkari Herrikoia egongo da Herrira Gunean, Herrira Oreretaren ekimenez.

16:00etatik 19:00etara, Gernika Plazan, Irrien Lagunak Parkera joateko aukera izango dute haur guztiek berriz ere eta, denbora tarte berean, Haur eta gurasoen Txokoa zabalik egongo da Euskal Gunean. Bestalde, 16:00etatik 19:00etara Miniaturazko Trenen inguruko jardunaldia izango da Reina Aretoan, Hobby Cars Elkarteak prestatuta.

17:30ean Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizuna egongo da Koldo Mitxelena plazan Orereta Ikastolaren ekimenez.

18:00etik 19:00etara dantza erakustaldia eta parodia ikusi ahal izango da Errenteria Hiria Kultur Gunean, Errenteriako hainbat emakume-taldek antolatuta.

18:00etan ere Joakin Etxeberria XIX. Memoriala ospatuko da, pala partidekin hainbat kategoriatan Fanderiako udal pilotalekuan, Landare Kultur Elkartearen ekimenez.

Ordu berean, Gipuzkoako LXIII. Dantza Sueltoko Txapelketa burutuko da Xabier Olaskoaga Plazan, Ereintza Dantza Taldeak antolatuta.

18:30ean buruhaundiak eta erraldoiak ibiliko dira herriko kaleetan barrena.

19:00etan flashmob kaleko arte-erakusketa egongo da Foru Plazan, Eureka Aisialdi Elkartearen eskutik. 19:00etan ere Lagunak txarangaren animazioa, Amulleta Danborren Kofradiak lagunduta.

19:30ean Gazte mailako XLVII Dantza Sueltoko Txapelketa Xabier Olaskoaga plazan,  Ereintza Dantza Taldeak antolatuta.

Ordu beren flashmob-a, kaleko arte-erakusketa, Biteri kalean burutuko du Eureka Aisialdi Elkarteak.

20:00etatik 21:00etara Kantu Festa izango da Euskal Gunean, Lau Haizetara, AEK eta EHE elkarteen ekimenez.

20:30etik 21:30era Kalejira herriko kaleetan zehar Errenteriako Dultzaineroekin.

22:30ean Danborrada Juan de Olazabal kaletik Herriko plazara, Herrira Oreretak antolaturik. Ordu berean J.M. Karrere Ipuin-Kontalaria izango da Txintxarri Elkartean.

22:30ean ere The Clams eta Trogloditas taldeen kontzertua iango da Zumardian.

23:30ean Supersweet eta Muturbeltz taldeek Maria Lezo kalean joko dute bertako tabernen ekimenez.

00:00etan zezen suzkoa irtengo da Zumardira eta Kalejira hasiko da herriko kaleetan zehar 01:00ak arte, Errenteriako Dultzaineroak taldeak antolatuta. Une berean  3GABE2 taldea jotzen hasiko da Euskal Gunean,  Lau Haizetara, AEK eta EHEren ekimenez.

01:00etatik 02:00etara euskal dantzak egongo dira Herriko Plazan: fandango, arin-arin, txulalai, zazpi-jauzi, Lantzeko inauteria, polkak, mutxikoak, eta bukaeran Larrain Dantza, guztia Errenteriako Dultzaineroak taldeak antolatuta.

01:00etan ere bertsio gaua hasiko da Txosna Batzordeak antolatuta Agirre Lehendakariaren Plazan: AZ/DZ eta LAPOP´LLA taldeekin.

02:00etatik 3:00etara berriro kalejira herriko kaleetan zehar Errenteriako Dultzaineroekin.

Uztailaren 25ean, Santiago Eguna, dianarekin hasiko da beste behin ere:

06:00etan Lagunak txarangarekin diana, Amulletako Danborren Kofradiak lagunduta.

07:00etan Sokamuturra Herriko Plazan.

10:30ean Meza nagusia herriko Parrokian bertako abesbatzarekin. Ondoren, Parrokiako Batzarra Madalena Deunaren Basilikara joango da Udalbatzak lagunduta, eta Udal Txistulari Banda, Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Musika Banda eta Ereintza Dantza Taldea lagun dituztela. Santuaren irudia herriko Elizaraino eramango dute.

11:00etatik 13:00etara Haur jolasak Nexus konpartsaren eskutik Agirre Lehendakariaren plazan, Txosna Batzordeak antolatuta. Ordu beretik hasita eta 14:00ak arte Irrien Lagunak Gunearen parkea zabalik egongo da, Gernika Plazan.

12.00etatik 14.00etara bertso saioak izango dira Foru Plazan Aitor Sarriegi eta Igor Elortza.rekin, Maider eta Ixiar trikitilariekin batera, Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak sustatuta.

12:15ean buruhaundiak eta erraldoiak ibiliko dira herriko kaleetan barrena.

16:00etatik 19:00etara Haur eta Gurasoen Txokoa irekita egongo da Euskal Gunean, Lau Haizetara, AEK eta EHEren ekimenez.

17:00etan Irrien lagunen ‘Kultura plazara’ ekitaldia izango da eta, ondoren, txokolatada egongo da zumardian, Txosna Batzordeak antolatuta.

18:30ean uruhaundiak eta erraldoiak ibiliko dira beste behin herriko kaleetan barrena.

Ordu berean flashmob bat burutuko du berriz ere Eureka aisialdi Elkarteak Xabier Olaskoaga Plazan. Jarraian, 19:00etatik 21:00etara, Eureka elkarteak dantza jaialdi bat egingo du leku berean.

19:00etatik 21:00etara ‘Euskorleans’ musika taldea kalez kale ibiliko da. Ordu horretan ere Erretako Txahalen X. Dastaketa Erraldoia izango da Zumardian, Euskaldarrak Elkartearen ekimenez.

19:30ean  Xanti eta Maialen erraldoien agurra helduko da Herriko Plazan.

20:00etatik 21:00etara kontzertua egongo da Madalena Donearen Basilikan, Telleri-Alde abesbatzaren eskutik

20:00etan ere Papurren Afaria burutuko da  Agirre Lehendakariaren plazan, Txosna Batzordearen ekimenez eta Euskal Gunean Muxikoak izango dira Lau Haizetara, AEK eta EHEren ekimenez.

21:00etan Intringulixaren irabazlearen jakinaraztea burutuko da, Euskal Gunean ere, Lau Haizetara, AEK eta EHEek antolatuta.

22:30ean Errenteriako Musika Kultur Elkartearen bandaren musika emanaldia egongo da Zumardian, elkarte berak antolatuta.

00:00etatik 01:00era zezenzuskoa irtengo da eta, ondoren, Errenteriako Musika Kultur Elkartearen Bandak “El Centenario” ohiko pasodoblea joko du, jaiei amaiera emanez.

Hala ere, nahiz eta jaiak ofizialki amaitu, 00:30etik 03:00etara herriko koadrilen arteko jolasak burutuko dira Euskal Gunean, Lau Haizetara, AEK eta EHEek antolatuta.

Uztailaren 14an eta 15ean, jaien hasieraren aurretik, jai-batzordeak ekimen gosegarri batzuk prestatu ditu: Aitzbitarte Elkarteak antolatutako historia aurreko jaurtigailu eta arkuarekin tiro Europako XXII txapelketa.

Hau guztiaz gain, Errenteriako Seme-Alabak argazki erakusketa ikusi ahal izango da uztailaren 16tik 27ra Xenpelar Etxean.

Bestalde, Fanderian kokatuko diren barraketan ‘Haurren eguna’ uztailaren 24an goizez eta 26an egun osoz izango da, data horietan prezioak txikienentzat merkeagoak izango direlarik.

Azkenik, 17 urtetik beherako gazte guztiek parte hartu ahal izango dute Kultur Sustapen Elkarteak antolatutako argazkilaritza lehiaketan. Izen-ematea uztailaren 19an, 17:00etatik 19:00etara egin ahal izango da Kultur Sustapen Elkartean, Zubiaurre kaleko 8, behean (Etxeberrieta). Kamerak uztailaren 26an leku eta ordu berean jasoko dira eta antolakuntza arduratuko da errelebatze-lanez.

 

ERASO SEXUALEN AURREAN: EZ ISILDU!

EZezkoa emateko eskubide osoa duzu, beste argibiderik gabe.

Zure askatasun sexualak “EZ” esateko eskubidea ematen dizu.

“EZ” hori errespetatzen ez den momentutik aurrera eraso sexuala da.

EMAKUMEA: festa, gaua, ere gureak dira. Goza itzazu!!