Irailean bilduko gara Jai Batzordearekin eta Kulturako Batzordearekin 2018ko Madalenen balorazio zehatza egiteko. Hala ere, Kulturako zinegotzi naizen aldetik, eta gobernu-taldearen izenean, eskerrak eman nahi dizkiet Madalenak aurrera ateratzeko ahalegina eta konpromisoa hartu duten elkarte, eragile eta kolektibo guztiei. Pertsona horien ahalegin eta inplikaziorik gabe ezin izango genituzke festak gozatu, eta programa ere ez litzateke […]
