Galtzarabordako polikiroldegian geldialdi teknikoa egingo dute abuztu hasieran

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi nahi du, urtero bezalaxe, Osasun Araudia betetzeko, eta garbiketa eta mantenimendu lanak direla eta, Errenteriako Galtzarabordako Udal Kiroldegia itxita egongo dela uztailaren 31-tik abuztuaren 15-era (biak barne).

Bi igerilekuak erabat hustu eta garbitzeaz gain, indarrean dagoen araudiari jarraiki, instalazioa fumigatu eta legionellari aurrea hartzeko lanak egingo dira.

Bai Kaputxinoetako estali gabeko Igerilekuak, bai Fanderiako Igerilekuak ohiko ordutegian egongo dira irekita, eta igerileku eta muskulazio aretoko zerbitzuak eskainiko dituzte. Errenteriako Udal Kirol Patronatuko bazkideentzako sarrea irekia dela.