Mikel Odriozola bere azken entrenamenduak burutzen ari da Londresera joan aurretik

Mikel Odriozola atleta olinpiko errenteriarra bere azken entrenamenduetan buru belarri ari da Londreseko Joko Olinpikoetan parte hartzeko aste eskas bat besterik falta ez denean.

Laster Herri Bizian Mikel Odriozolak gaur eskaini duen prentsaurrekoaen bideoa ikusi ahal izango duzute.

Ez ahaztu Mikelekin Londresera! Ekimenari esker atleta errenteriarraren prestaketaren egunerokotasuna jarraitu dezakezute www.mikelodriozola.com webgunean.

Errenteriako Klub Atletikoko (CAR) kide hau sei alditan izan da Espainiako txapeldun martxa kirolean. Bestalde, Joko Olinpikoetara doan hirugarren aldia izango da.

Gainera, abuztuaren 11n izango da proba, eta Kabia Espazio Kreaktiboan emanaldi berezia antolatuko da egun horretan Mikelen lehia zuzenean jarraitu ahal izateko.