Deskontuak izango dira Udal Kiroldegietan urteko azken lauhilekorako

Serviocio SL enpresak Galtzarabordako Kiroldegiaren eta Fanderiako Udal Igerilekuen instalazioak kudeatzen ditu Errenterian eta 2012ko azken lauhilekorako harpidedun berriak erakartzeko “Metamorfosis” izeneko kanpaina jarri du abian, oporraldiaren ondoren herritarrak aktibatzeko xedearekin.

Serviociokoek azaldu dutenaren arabera, irailean harpidetza egiten dutenek matrikula osoaren deskontua izango dute, nahiz eta alde hori Serviocio S.L.ren gain izango den. Gisa horretan, kasu batzuetan 90 € aurreztu ahal izango dira.

Era berean, lau hilabeteetako kopurua hiru ordainketetan zatituko da. Lehenengo ordainketa matrikula egiteko unean egingo da, kopuru osoaren %50 hain zuzen ere. Bigarren ordainketa urriaren 1ean, %25, eta gainerako %25 azaroaren 1ean egingo dira.

Esan bezala, beraz, interesatu guztiak irailaren 30 arte baliatu ahal izango dira baldintza horietaz.

Informazio gehiago nahi duena jar bedi harremanetan kirol instalakuntzetako harrera-lekuekin, hala nola Galtzarabordako Udal Kiroldegiarekin (Tel.: 943-44-96-90) eta Fanderiako Udal Igerilekuarekin (Tel.: 943-34-44-23).