Plan estrategikoa 2025: gaikako bileren lehen txanda bukatuta

Atzo, azaroak 19, Errenteriako diagnosia garatzeko egingo diren bileren hiru txandetatik lehena amaitutzat eman genuen.

Egingo diren 8 bilerei esker herritarrek eta herriko agente sozialek eta ekonomikoek, Udalerriko diagnosiari begira Errenteriako etorkizunerako gakoak diren faktore estrategikoen inguruan euren ikuspuntua ezagutzera eman dute.

Batzorde telematikoetarako aurrez ikusitako hiru txanda horietako bigarrena egiteko finkatutako egutegia datorren astelehenean, azaroak 26, 10:00etan, hasiko dute Torrekuan, eta datorren ostirala arte, azaroaren 30era arte, iraungo du. Batzorde horietako bakoitzerako aurrez ikusitako daten xehetasunak www.errenteria2025.net webgunean  kontsulta daitezke.

Batzorde Tematikoen bileren helburua Errenteriako gaur egungo egoeraren diagnosi bat garatzea da, ahal den anitzena eta errealena. Diagnosia oinarritzat hartuta  2025. urteko Errenteria definituko da. Guztira, ondoko gaikako batzordeak aurreikusi dira: Merkatal bizitasuna, Ostalaritza eta Turismoa, Euskara eta Kultura, Hezkuntza eta Berrikuntza, Gaztedia eta Kirola, Jarduera ekonomikoa eta enplegua, Herri antolamendua, Mugikortasuna eta Garraioa, Ingurumena eta Landa garapena eta Biztanleria eta Zerbitzu Sozialak.