Kadete mailako Euskadiko Judo Txapelketa jokatuko da igandean

Igandean, apirilaren 21ean, Galtzarabordako Udal Kiroldegia judoari eskainitako jardunaldi berri baten egoitza izango da.

Goizeko 9:00etatik aurrera haur kategoriako rankinga egingo da, Euskadiko Txapelketarako balioa izango duena hain zuzen ere.

Goizeko 11:00etatik aurrera kadete mailako Euskadiko Judo Txapelketa burutuko da, gizonezkoen zein emakumezkoen kategorian. Txapelketa Judoko Euskal Federazioak antolatu du Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin.

Sarrera doan izango da jende guztiarentzat.