Kirolkidek helduentzako kirol jarduerak prestatu ditu udarako

Errenteria_03_Deportes.jpg

Dagoeneko eskura dago uda honetarako udal kirol instalazioetan helduentzat antolatu diren kirol jardueren zerrenda.

Pasa den urtean bezala kuota bakar bat ordainduta aukera izango da Galtzaraborda eta Fanderiako instalazioetan “Kirolkide Uda 2013” izenarekin programatu diren jarduera guztietan parte hartzeko.

Hainbat jarduera programatu dira astelehenetik ostegunera, 45 minutuko saioak eginez. Jarduerak ekainaren 24an  hasiko dira eta uztailaren 19an bukatuko dira. 26,75 euro ordainduta hainbat jardueratako klaseetara joan daiteke mugarik gabe, hala nola Pilates, Ciclo Indoor, Body Pump, Aero Attack eta Body Combat.

Izena emateko gutxieneko adina 16 urte dira. Argibide gehiago Galtzaraborda (943 449690) eta Fanderiako (943 344423) kiroldegietako harreretan lor daiteke edo Udal Kirol Patronatuaren web orrian.