Extremadurako giroa ekainaren 2tik 8ra

extremaduraMonfrague Kulturguneak XXIII. Extremadurako Kultur Astea antolatu du ekainaren 2tik 8ra.

Igande goizean euren txosna instalatuko dute Gamon zumardian eta bertan Extremadurako produktuak dastatu eta erosi ahal izango dira.

Aste osoan zehar hainbat ekitaldi egingo dituzte: pailazo baten ikuskizuna haurrentzat, txapelketa ezberdinak, parodiak edota lehiaketa gastronomikoak. Bukatzeko, afari herrikoia prestatu dute.

Egitaraua:

Ekainaren 2, igandea

12:00etan: “Ecos de Extremadura” Monfrague Kulturguneko koroaren, “Concha Rociera” andaluziar taldearen eta “Raices y brotes” Nafarroako taldearen emanaldia.

Ekainaren 3, astelehena

17:00etan: Haurrentzako ekintzak eta marrazki lehiaketa.

17:00etan: Pailazo baten ikuskizuna. Bukatutakoan, txokolatea bizkotxoekin.

Ekainaren 4, asteartea

19:00etan: Toka, Bote eta Igel-toka txapelketak

Ekainaren 5, asteazkena

19:30ean Partxis txapelketa helduentzat

Ekainaren 6, osteguna

19:00etan: Parodiak Cristinaren eskutik

Ekainaren 7, ostirala

19:00etan: “Personajes extremeños menos conocidos” hitzaldia eta poesia emanaldia

20:00etan: Tortilla, Migak eta Gazpatxo lehiaketa

22:00etan: Tute, Txintxon eta Kuatrola txapelketak

Ekainaren 8, larunbata

21:00etan: Afari herrikoia eta dantzaldia