OarsoMusika proiektuaren aurkezpena ostiralean

OarsoMusika kontzertuaErrenteriako musikari eta musikazale ezberdinek OarsoMusika proiektua aurkeztuko dute ostiralean, hilaren 31n, 19:30ean Zumardian egingo duten agerraldian. Euria egingo balu, Udaletxearen arkupetan egingo dute aurkezpena.

Proiektua sortzeko prozesua duela 6 hilabete jarri zuten martxan eta modu asanblearioan egin dute lan. Orain arte, herrian entseguetarako lokal eta musika areto baten beharra zegoela ikusita, udalak Niessen aretoa agertoki bezala erabiltzen uztea lortu du taldeak.

Hau horrela, ekainaren 7rako antolatu dute estreineko kontzertua Joseba Irazoki, Petti eta Errenteriako Kasernarat taldeekin. Iluntzeko 22:00etan izango da hori eta sarrerak 5 euroan salduko dira.