Trail Running irteera Platako Itsasargira, bihar

trail runningUlia mendian barrena Trail Running irteera antolatu du Serviociok biharko, ekainaren 8.

Ibilbideak asfaltatutako pistak eta mendi-bideak tartekatuko ditu eta bi buelta emango ditu San Pedroko Platako Itsasargi ingurutik, 13,5 kilometro osatuz guztira.

Irteera goizeko 9:45ean izango da, San Pedroko Frontoitik. Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko Fanderiako eta Galtzarabordako kirol instalazioetako harreretara joan daitezke interesa dutenak.