Galtzaraborda, Gabierrota eta Pontikako Auzo Batzarrak izango dira datorren astean

Auzo-Batzarak-e1392799630344

Galtzarabordako bilerarekin ekingo diote Auzo Batzarren azken asteari astelehenean, martxoak 31, auzo elkartean eta asteartean, Gabierrotakoa, auzo elkartearen egoitzan ere. Pontikakoa izango da azkena, apirilaren 2an, asteazkenean auzo elkartean. Batzar guztiak 19,00etatik 20,30era izango dira.

Helburua da herritarrei jakinaraztea 2011n jasotako eskaera haien egoera zein den, eta, horretaz gain, auzozain polizia eredu berria azaldu eta 2015eko maiatzera arte udalaren jarduna erabakiko duten iradokizun eta eskaera berriak jasoko dira.

Batzarretan Julen Mendoza alkateak eta Luisma Diez Hirigintza zinegotziak hartuko dute parte. Gainera, auozaren errealitateak hala eskatzen duen kasuetan, Jose Manuel Ferradas, Ingurumen zinegotzia, ere izango da.

Ekimen honekin, berriro balioan jarri nahi da herritarren parte-hartzearen garrantzia udal kudeaketa hobearen tresna gisa, herritarrak baitira, beren eguneroko errealitatetik, auzoen benetako beharrak zein diren ondoen dakitenak.