#Madalenak2015, argazkiak herritarren eskura

Madalenak bukatu dira, baina Herri Bizian gure jaietako une garrantzitsuenak berriz ere bizitzeko aukera dago jaietan egindako jarraipenari esker eta sare sozialetan #Madalenak2015 traolarekin herritarrekin, eragileekin eta beste hedabide batzuekin batera egindako festen kontakizunaren bidez. Hemen, Storify-eko kontakizun kolektibo hori ikusteko lotura: https://storify.com/HerriBizia/madalenak2015

Era berean, jaietako eta jaien atariko hainbat eta hainbat ekintzetako argazkiak argitaratu ditugu 9 egunetan zehar (Erromeria Egunetik hasita) eta guztiak Flickr-en jarri ditugu, herritarrek bertan ikusi edo hala nahi izanez gero, deskargatzeko.

flickr_bilduma

Argazki guztiak libreak dira CC-BY-SA lizentziarekin eta beraz, edonork jaitsi ditzake tamaina ezberdinetan. Lizentzia libre honek eskatzen duen bakarra, argazkia erabiltzean iturriaren aipamena egitea eta berdin zabaltzea da.

Ondorengo estekan aurki daitezke uztailaren 18tik 25era bitartean jasotako irudiak: http://www.flickr.com/photos/herribizia/

Argazkiak deskargatzeko urratsak:

  • Hautatu argazkia.
  • Beheko aldean, eskuinean, hiru puntutxo agertzen dira. Egin klik bertan.
  • Aukeratu “Tamaina gehiago ikusi”.
  • Hautatu deskargatzeko tamaina.
  • Deskargatu irudia.

Horrez gain, Herri Bizian jasota dugun beste une berezi bat, jaien hasierako txupinazoa izan da. Zuzenean emititu genuen streaming bidez baina, bertatik bertara edo pantailaren bidez ikusteko aukerarik izan ez bazenuen orduan, edo momentua berriz gogora ekarri nahi baduzu, sarean zintzilikatu dugu guztion eskura bideoa: