Tokiko Gobernu Batzarraren Ohiko Bilkura egingo dute, asteazkenean

udaletxea-300x190

Goizeko 9:30ean hasiko da saioa datorren asteazkenean, irailak 2, eta honakoa izango du gai zerrenda:

1. Tokiko Gobernu Batzarrak 2015eko uztailaren 15ean eginiko ohiko bilkurari eta uztailaren 20an egindako ezohiko eta presazko bilkurari dagozkien akten irakurketa eta onespena, bidezko bada.

2. Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzen dizkion eskumenen inguruan osoko bilkurak 2015eko uztailaren 20an hartutako erabakiaren berri ematea.

3.- Proposamena: “Ibilgailuak Errenteriako bide publikotik kendu, ibilgetu, gordailutu eta zaintzeko zerbitzua” emateko, VINCI PARK Servicios Aparcamientos, S.A.-rekin sinatutako kontratuaren luzapena.

4.- Proposamena: “Errenteriako udal eremuan (TAO) Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendu zerbitzu publikoaren kudeaketa emakida moduz” emateko, DORNIER, S.A.-rekin sinatutako kontratuaren luzapena.

5.- Proposamena: “Errenteriako ludoteka eta gaztelekuez arduratu eta dinamizatzeko eta udako aisialdi eskaintza dinamizatu eta arduratzeko zerbitzua” emateko, ASOCIACION HEZI ZERB ELKARTEAREKIN sinatutako kontratuaren 2. luzapena.

6. Iker Lasa Sierrari, TROARGRA S.A.ren izenean, jarduera sailkatuko lizentzia eta obra lizentzia ematea trokelak eta horien osagarriak fabrikatzeko jarduera burutzeko Egiburuberri pasealekuko 17-An.

7. Aldeko txostena emateko Auditoriumeko lizentziarekin sailkatutako jarduera instalatzeko espedienteari eta ziurtatzeko jarduera honek instalatzeko baldintzak betetzen dietuela. Jarduera Alfonso XI.ren kalean burutuko du Errenteriako Udalak, Niessen Kultuguneko eraikinean.